BILBOKO PORTUAREN EGUNA
ADUANAK
Zerga Administrazioko Estatu Agentziak denon onurarako kudeatzen ditu zergak. Bere sailen artean Aduana eta Zerga bereziena dago. Aduana salgaien mugimenduen ondorioz sortzen diren muga-zergak kudeatzeaz arduratzen da; mugimendu horiek sarrerak eta irteerak dira (inportazioa-esportazioa). Sail bereko Aduana Zaintzako Zerbitzuak zerga-iruzurrari aurre egiten dio, eta lurretik zein aire-itsasoetako baliabideen bidez, kontrabandoa, narkotrafikoa eta kapitalen zuriketa erreprimitzeaz arduratzen da. Bilboko Portuak Itsas Aduanaren instalazioa du bere eremuan, eta bere kaietan SVAren Patruila-ontziak atrakatzen du: «Alcaraván III».
PORTUKO GIDARIAK
Bilboko Portuko Gidaritza Zerbitzuan aritzen gara, hau da, itsasontzien sarrera eta irteera gidatu/egiten dugu, baita portuko barne-trafikoaren kontrola eta koordinazioa ere.
Gidatze-txalupak ezaugarri espezifikoak behar dituzten ontziak dira. Krosko indartua eta maniobratzeko erraztasun handia behar dituzte itsasontzietara hurbiltzeko operazioetarako, batez ere, Kantauri itsasoko zakartasuna pairatzen duen Bilbokoa bezalako portu batean.
ATOIONTZIAK
Cia de Remolcadores Ibaizabalek 1906tik eskaintzen ditu atoi-zerbitzuak.
Portuko atoian eta itsas zabaleko atoian aritzen gara, hau da, beste ontzi batzuen maniobretan laguntzen dugu, batez ere, beste itsasontzi, pontoi, plataforma edo tiradera-altzariei tira egiten edo horiek bultzatuz. Azken belaunaldiko eta propultsio aurreratuko atoiontziak ditugu, eta maniobratzeko gaitasun handia daukate.
Salbamenduko eta suteen aurkako operazioetan ere parte hartzen dugu Bizkaiko Golkoan zehar, eta itsasoaren kutsaduraren aurka borrokatzen dugu OIL RECOVERY gisa sailkatutako gure ontzien bidez, izan ere, teknika aurreratuenak erabilita itsasoan hidrokarburoak biltzeko gaitasun eta eraginkortasun handia du.
AMARRATZAILEAK
Sozietatea 1990ean sortu zen, eta Bilboko portuan itsasontziak amarratzeko jarduera enpresa bakar batean bateratu zen.
Itsasontziak amarratzen eta amarrak askatzen aritzen gara. Heltzen diren itsasontzien amarrak jaso eta bitetara segurtatzeaz arduratzen gara, baita itsasontzia joaten denean amarrak askatzeaz ere.
Amarratzaileak funtsezkoak dira portuan eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko; atrakatze- eta desatrakatze-maniobrak koordinatzen dituzte, amarretako tentsioak kontrolatzen dituzte eta portuko beste agente batzuekin lankidetzan aritzen dira.
SALTILLO
Historia handiko belaontzia da. 1932an eraikia eta 1998an zaharberritua, Pedro Galindez jaunarena izan zen 1934tik 1968ra. Urte horretan, Portugaleteko Nautika eskolari eman zion, eskola-ontzi gisa erabil zezan. Pedro Galindez jaunak hainbat urtez utzi zion Juan de Borbon jaunari «Saltillo”, egungo Espainiako erregearen aitonari.
Gaur egun, «Saltillo» merkataritzako marinelak trebatzeko erabiltzen da. UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan Nautika eta Itsas Garraioko gradua edo Itsasoko gradua ikasten duten ikasleek aukera dute belaontzi historiko honetan praktikak egiteko.
Praktiketan egun bateko edo egun batzuetako nabigazioa egin dezakete ikasleek, eta marinel gisa alderdi teknikoan trebatzeaz gain, hainbat trebezia lantzen dira haiekin, hala nola talde-lana, adiskidetasuna, itsasontzi barruko elkarbizitza, erabakiak hartzea, lidergoa eta lanarekiko edo nabigazioan sortutako arazoekiko jarrera, baita sukalde- eta garbiketa-lanak ere.
Azken finean, ikasleak lan-munduan sartzeko prestatzen dira.
ACTIVIDADES
ATOIONTZIAK
Atoiontzia beste ontzi batzuei maniobrak egiten laguntzeko erabiltzen den ontzia da, batez ere ontziak edo gabarrak portuetan tiratzen edo bultzatzen, baina baita itsaso zabalean edo ibai edo ubideetan zehar ere. Gabarrak, hondatutako ontziak edo beste gailu flotagarriak eramateko ere erabiltzen dira.
INTERMODALITATEKO ARDURADUNA
Garraiobide ezberdinen integrazioa koordinatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den pertsona da, hala nola itsas, trenbide eta lurreko (kamioiak) garraoiak, salgaien mugimendu eraginkorra optimizatzeko.
PRAKTIKOAK
Praktikoa ontzi-kapitaina da, ur arriskutsuetan edo trafiko handiko uretan ontziak zuzentzen dituena, hala nola portuetan, ubide estuetan edo ibaietan. Hala ere, praktikoa aholkulari bat da, legez kapitainak ontzia agintzen jarraitzen duen pertsonak den bitartean. Praktikajea lanbide zaharrenetakoa eta gutxien ezagutzen denetakoa da, hala ere, nabigazioko segurtasunean garrantzirik handienekoa da.
PATROIAK
Ontziko patroia ontziaren nabigazioaren eta segurtasunaren arduraduna da. Ontzi patroiaren zeregina oso garrantzitsua da, hartzen dituen erabakiak tripulazioaren, bidaiarien eta belaontziaren zamaren segurtasuna bermatzera bideratu behar baitira.
ZAMAKETARIAK
Zamaketaria portuko langilea da. Karga-mugimendurako makineria espezializatua erabiltzen duten itsasontzi edo ontzien karga- eta deskarga-eragiketez arduratzen da. Portuen kasuan, estiba/desestiba izeneko zeregin espezializatua da. Haien lana funtsezkoa da nazioarteko merkatuaren mugimenduan.
DIGITALIZAZIOAREN ARDURADUNA
Bere helburua portuko operazio guztien eraldaketa digitala gidatzea eta kudeatzea da, prozesuak optimizatuz eta teknologiaren bidez eraginkortasuna hobetuz.
KAPITAINAK
Profesional honen funtzio nagusia itsasontzi baten eragiketa guztiak zuzentzea eta gainbegiratzea da, bai jurisdikzio-uretan, bai lurralde-uretan, hau da, Estatu baten menpe daudenak (herrialde gehienek kostaldetik hiru itsas milia lurralde-itsasoaren eskubideak onartzen dituzte), baita itsaso zabalean ere. Bera da ontzian dagoen agintaritza gorena eta ontzi-jabea ordezkatzen du.
BERRIKUNTZA-ARDURADUNA
Portuaren eraginkortasuna, iraunkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko ideia, teknologia eta prozesu berrien garapena sustatzeko arduraduna da. Eginkizun estrategiko hau irtenbide berritzaileak identifikatzean eta aplikatzean oinarritzen da eragiketa-erronkei aurre egiteko eta epe luzerako hazkundea sustatzeko.
AMARRATZAILEAK
Amarratzailearen lana ontziak kaian sokekin bermatzea da, kaian dauden noray-ak (erresistentzia handiko elementu finkoak, kaian sendo iltzatuta dauden burdinezko zutabeak, sokak ondo finkatzea ahalbidetzen dutenak) erabiliz. Itsasontzia itsasoratzen denean, amarratzaileek berriro jarduten dute, baina oraingoan amarrea kentzeko.
JASANGARRITASUN-ARDURADUNA
Bere helburua portuko eragiketa guztietan praktika jasangarriak integratzea da, ingurumen-inpaktua gutxituz eta epe luzerako garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. Eginkizun horrek portua eraginkorragoa, ekologikoagoa eta arduratsuagoa izan dadin ahaleginak koordinatzea dakar, ingurumen-araudia betez eta iraunkortasuneko etorkizuneko eskakizunei aurrea hartuz.