ES
EUS

URTEURRENA

e-puertobilbao

2023ko abenduaren 1a

Zabalgune eraikinean, Zabalguneko plaza 11, 48009, Bilbo

e-puertobilbaok

batzen gaitu, hobeak egiten gaitu

Komunikazioak optimizatzea, elkarrekintza erraztea, prozesuak bizkortzea, itsasontzi eta salgaien mugimendu eraginkorragoa ahalbidetzea… Bilboko portuak eta hura osatzen dugun enpresok 20 urte daramatzagu e-portuan elkartuta, eta, plataforma digital horretan elkarrekin, gero eta lehiakorragoak gara.
Eta hau ospatu egin behar da. Partekatu gurekin
e-puertobilbaoren urteurrena.
Zure zain egongo gara!

Programa

12:00 Irekiera. Aurkezle eta moderatzailea: Adela Úcar

12:10 “e-puertobilbaoren Iragana, Oraina eta Etorkizuna”. Txaber Goiri, Bilboko Portuko Eraldaketa Digitalaren arloko Zuzendaria

12:30 “Máquinas amigas”. (Makina lagunak). Hizlari gonbidatua: Macarena Estévez

12:55 Solasaldia

13:10 Jardunaldiaren amaiera. Ricardo Barkala, Bilboko Portuko Agintaritzaren Presidentea

Amaitzean, aperitibo bat eskainiko da.

Tokia mugatua denez, beharrezkoa izango da izena ematea

Macarena Estévez Muñoz

Macarena Estévez Muñoz matematikari sutsu eta ekintzailea da, eta haren arloari eskainitako lanari eta bere enpresa trebetasunei esker arrakasta handia lortu du.

2007an, Macarenak Conento enpresa sortu zuen. 12 urtez enpresaren buru izan ondoren, 2019an, Conento saldu zion Deloitteri. Macarena, hurrengo hiru urteetan, Data Analytics & AI arloko bazkide arduraduna izan zen Deloitten.

Duela gutxi, berriro ekintzailetzara itzultzea  erabaki zuen, eta Adimen Analitikoaren Zirkulua sortu zuen, datuen analisiaren arloan ezagutzak sustatu eta partekatu nahi dituen ekimena.

Bere ibilbidean zehar, Macarenak sari ugari jaso ditu, eta horrek analisien, neurketen eta AA-Adimen Artifizialaren arloan dituen trebetasun eta konpromisoa erakusten dizkigu.